Я – Archives
Whine (Or the minimum sound of a digital field recording)

Whine (Or the minimum sound of a digital field recording)

Formatu digitalak iristean, teknologia digitala mugagabea, berehalakoa eta garbia delako ideia zabaldu zen. Landa-grabazioan pentsa liteke grabagailu digitalek formatu bat eskaintzen dutela, non aparatuaren beraren zarata propioa txikia edo are ezdeusa den. Formatu analogikoen zaratarekin alderatuta, ordea, zarata propio hori (xuxurla) aldatu besterik ez da egin: ez da lehengoa, baina hor dago oraindik. Lan honek zazpi grabazio per se biltzen ditu, grabagailu digital desberdinekin egindakoak, inolako sarrerarik edo mikrofonorik gabe. Entzuten duguna grabagailu (digitala) eta grabazioa bera dira.

Oharrak

Audio-fitxategi honek pista bakoitzaren lehen minutua baino ez du. Bozgorailu edo entzungailu onak erabiltzea gomendatzen da; ordenagailu eramangarrian ez da ezer entzuten. Igo bolumena!

Urtea
2018
Argitalpena
CD
Iraupena
7 pista · 70′
Kredituak
Ekoizpena: 2009–2012
Masterizazioa: H Studio, Berlin, 2017ko udazkena
Edizioa: ale 1 (CD beltza, 2018)
Katalogoa
RA074

Fonografia · Not for sale