Я – Archives
Sleeplessness

Sleeplessness

«Insomnioa ez da loaren fenomeno naturalaren ukapen soil gisa definitzen. Loa beti dago esnatzeko zorian; esnaldiarekin komunikatzen da, hartatik ihes egin nahian. Loak entzun egiten dio mehatxatu eta deika dagoen esnaldiari.» – Emmanuel Lévinas, God, Death, and Time

Sleeplessness (Or when we’re sleeping, we’re still listening) lanak grabagailuari egiten dio erreferentzia: ez zen lotan egon lan honetan erabilitako grabazioetako bakar batean ere. Sleeplessness lanak intimitatean egindako grabazioak baino ez ditu, gehienak lo geundela. Batzuk ni bakarrik nengoela egin ziren; beste batzuk, beste pertsona batekin, eta beste batzuk, bi pertsona edo gehiagorekin, ni bertan nintzela edo ez. Gau batzuetan, loaldi osoa grabatu zen; beste batzuetan, isiltasuna ez beste soinu guztiak. Grabazio guztiak ultraprozesatu dira, fase eta modu desberdinetan, gure identitatea babesteko. Guk bakarrik dakigu nor garen. Hamalau gau grabatu ziren 2008 eta 2020 artean, ohe, logela, etxe, hiri eta herrialde desberdinetan, eta pertsona desberdinekin. Lo-orduetan entzute eteriko bat egiteko pentsatua. Kalitate handiko bozgorailuetarako sortua, ez entzungailuetarako.

«Lo dauden guztiak amets berean erortzen dira, berdin-berdinean, uniformean. Amets horren funtsa, hain zuzen ere, ez bereiztea da. Horregatik datozkio ondo gaua, iluntasuna, eta baita isiltasuna ere.» – Jean-Luc Nancy, Tombe de sommeil

Fitxa teknikoa

1st Night – 2008, Madrilen, E. eta M.-rekin.
2nd Night – 2009, Madrilen, R.-rekin.
3rd Night – 2010, Donostian, L.-rekin.
4th Night – 2011, Madrilen, L.-rekin.
5th Night – 2012, Leitzan, P., C. eta D.-rekin.
6th Night – 2013, Donostian, I. eta U.-rekin.
7th Night – 2014, Donostian, R.-rekin.
8th Night – 2015, Bartzelonan, S.-rekin.
9th Night – 2016, Donostian, R.-rekin.
10th Night – 2016, Donostian, R.-rekin.
11th Night – 2017, Donostian, R.-rekin.
12th Night – 2018, Gasteizen, R.-rekin eta jende gehiagorekin.
13th Night – 2019, Parisen, A.-rekin.
14th Night – 2020, Bartzelonan, A.-rekin.

Emisioak

Radio Bloc ORAL irratian emititua (2023).
Radio Insomnia irratian emititua, Montrealgo (Kanada) InSomnolence erakusketaren barruan.