Я – Archives
A Funeral March For The First Cosmonaut

A Funeral March For The First Cosmonaut

(Or Listen to the whispers of the Universe)

«Laguna naiz, kamaradak, laguna!» – Yuri Gagarin (antza, Lurrera itzultzean esan zituen lehen hitzak, kapsula lurreratu zen tokitik gertu zeuden emakume bati eta neskato bati zuzenduak)

Soinu-instalazioa, Etel Adnanen izen bereko testuaren Morse kodeko irrati-emisio iragankor batekin.

Erakusketak

ANTI Liburudenda, 2024ko martxoaren 7tik 23ra · 108 FMn emititua

Eskerrak

Lan hau Donia Jourabchi artista eta bidaide-lagunari eskainia dago: instalazioa ikusgai eta antenan egon zen bitartean, Iranen zegoen, komunikazioak libreak ez diren eta arrantzaleek eta langile-klaseak Morse kodea maiz erabiltzen duten herrialdean.