Я – Archives
The Belliphonic Mind

The Belliphonic Mind

«Ez dago kulturaren dokumenturik, aldi berean barbariearena ez denik.» – Walter Benjamin, Über den Begriff der Geschichte (1940)

Gatazka armatuen oroimen akustikoari buruzko soinu-ikerketa bat. Flo Huth musikari mannheimdarrak elkarrizketak, albisteak eta plataforma dokumentalak arakatu zituen indarkeria militarrari lotutako soinuak identifikatzeko. Zer soinuri itsasten zaie «gerra» ezaugarria? «Belliphon» terminotik abiatuta –latinezko bellum (gerra) eta grekerazko phon (ahotsa) uztartzen ditu–, gatazken soinua –benetako guduetatik eguneroko zaratetara eta pop- eta hedabide-kulturako adierazpen artistikoetara– berezko mundu entzungarri gisa azaleratzen da. Kasia Kadlubowska, Zoé Pouri eta Joss Turnbull musikari eta soinu-artistekin batera, Flo Huthek eta Mikel R Nietok bildutako materialetik eta inprobisaziotik abiatuta elkarrizketa bat eraiki nahi dute, gaiari oroimenetik eta esperientziaren berehalakotasunetik heltzeko.

RAS LANUF, LIBYA: Rebels duck for cover after a pro-Gaddafi jet bombs their position.
Libyan rebels fought a bloody 9 month war that eventually toppled the Gaddafi regime.

Emanaldiak

zeitraumexit, T6/18, 68161 Mannheim, Alemania (2026ko martxoaren 18a, asteazkena, 19:30etik 21:00etara)