Legítimo / Rezo
«William Forsythek bakarkakoa nola egin litekeen zehazten dit, marra nagusietan; edukia neuk aukeratzen dut.» – Jone San Martín
Legítimo / Rezo bi zatiko pieza da: Jone San Martínek eta William Forsythek sortutako bakarkako liluragarri bat, eta, dantzaren bidez, William Forsythek bere dantzariekin darabilen sorkuntza koreografikoko prozesu bereziari buruzko elkarrizketa bat. Jone San Martínek, 1992tik William Forsytherekin lanean ari denak, Forsytheren koreografien atzeko sorkuntza-prozesuan murgiltzen gaitu. Haren gorputza bitartekari bihurtzen da idazketa koreografikoaren eta interpretazioaren artean, jarraibideen eta inprobisazio librearen artean. William Forsytheren lan egiteko modua definitzeko, Lawrence Durrellengana jotzen du: «Egia desagertu egiten da kontatzean. Transmititu baino ezin da egin.» (Clea, The Alexandria Quartet).
Soinu-banda HOPELESSNESS izenburupean argitaratu zen.
Emanaldiak
Ikuskizun hau hartu duten hiri zorionekoak: Zaragoza (Espainia), Belgrad (Serbia), Madril (Espainia), Erroma (Italia), Heidelberg (Alemania), Foix (Frantzia), Berlin (Alemania) eta Bartzelona (Espainia), 2018 – 2019 bitartean, eta Venezia (Italia), 2020an.