Я – Archives
The burden of identity

The burden of identity

The burden of identity lanak soinu-paisaiaren identitatearen mugak ditu hizpide. Proposamen hau leku bati entzuteko konpromisoa da, jasotzen ditugun hiriko eta naturako soinu askori lotutako egitura sozialak ulertzeko; bertan, soinu-paisaiak bere buruari buruz hausnartzen du, soinu-grabazioen eta landa-elkarrizketen bidez. Soinu-paisaia gero eta ikonikoagoa eta estereotipatuagoa da, eta horrek agerian uzten du gure entzumenean geure identitatea sortu beharra dagoela, globalaren eta tokikoaren arteko mugak finkatuz. Horregatik, artistak paisaia berriro interpretatzeko erronkari egin behar dio aurre, entzule gisa dugun identitatea berreraikitzeko.

Erakusketak

Paisatge Motor. Geografies I talde-erakusketa, Lo Pati zentroan, Amposta (2014).

Eskerrak

Esker mila Vicent Fibla, Blanca Rego eta Miguel Ayesari.