233 hours of listening
233 hours of listening (Or when I’m sleeping, I’m still listening) leku berean hartutako hainbat grabazioz egindako soinu-lana da. Hilabete batez, gauero, nire loaren soinua grabatu nuen: denbora horretan nire entzute —eteriko— horrek jaso zuen guztia. Gero, grabazio haiek, ultraeraldatuta, pieza hau osatzeko erabili nituen.

Entzute eterikoa gomendatzen da.

Erakusketak
Soinu-instalazioa SILOn, Berlinen, FASE jaialdian (2015)
Emisioak
Sareko emisioa radioConan, Elena Bisernaren komisariotzapean (2017)
Eskerrak
Mila esker Raquel Rivera, Julieta Benito, Silo, Montse Vila, Gemma Bretcha eta The Landscape Observatory-ko talde osoari.