Contingent Claims
Frantsesez, la petite mort esamoldeak «kontzientzia une batez galtzea edo ahultzea» esan nahi du, eta gaur egungo erabileran, zehazki, «orgasmoaren ondorengo sentsazioa, heriotzarekin alderatua» adierazten du. Mexikon esamolde bera erabiltzen da, pluralean: las muertes chiquitas, hau da, «heriotza txikiak». Biek orgasmoaren ondorengo aldi errefraktarioa dute hizpide.
2014an ustekabeko topaketa bat izan nuen pertsona batekin, eta behin bakarrik izan nituen harekin sexu-harremanak. Egun batzuk geroago, GIB/HIESaren proba egiteko eskatu zidan, badaezpada. Biok aldi berean egitea proposatu nion, emaitzen zain egote bera partekatzeko besterik ez. Ez dago itxaropenik gabeko itxaronaldirik. Emaitzak agertzen ari ziren bitartean, zain egon ginen eta unea grabatu genuen. Aldi errefraktarioak batzuetan uste baino gehiago irauten du, eta itxaronaldian ezustekoren bat gerta daiteke.
