Early Works (2004 – 2009)
Early Works (2004 – 2009) No Input Mixing Board Digital (NIMBD) bidez egindako soinu-lanen bilduma da. Soinua modu autonomoan sortzen da, eredu beraren konfigurazio ezberdinetatik abiatuta: audio-irteera audio-sarrerara itzultzen da, eta barne-atzeraelikadura digital bat sortzen du, kasu askotan ez-lineala eta kontrolatzen zaila edo ezinezkoa. Emaitza ekipo digitalei dagozkien soinu digital autonomoak dira. Makinen musika makinentzat.