Huts
Huts gorputzaren bidez soinuaren presentzia eta absentzia jorratzen –edo iragazten– dituen dantza-lana da. Gorputzak artikulatzen dituen keinuak eta hizkuntza soinuaren eta isiltasunaren isla dira. Mugimendua hitz bilakatzen da; hitza, zeinu; zeinua, mugimendu… Entzunaldi ezinezko bat, ahozkotasun isil eta isilarazi batean idatzia. Soinu orok mugimendua dakar; ez da inoiz itzulpen mutua. Zeinu-h zkuntzaren eta hizk ntzaren de kons truk zioa, ahozkoa zein entzumenezkoa, be ti da gor putzezkoa.
Emanaldiak
San Telmo Museoa, Donostia (2016ko urriaren 21a eta 22a, 20:30).