rrroom
Lan hau Alvin Lucierren I am sitting in a room pieza du abiapuntu. rrroom-ek jotzen den gelaren erresonantziarekin jolasten du. Lehenik, espazioa isiltasunean grabatzen da, hidrofonoak kontaktu-mikrofono gisa erabiliz. Grabazio hori leku berean erreproduzitzen da gero, eta aldi berean berriro grabatzen, eta prozesua behin eta berriz errepikatzen da espazioaren erresonantzia azaleratu arte.
Emanaldiak
Cullera, Valentzia (2011)
Festival Reformance, CA2M, Madril (2011)
Convent de Sant Agustí, Bartzelona (2012)