Sadism is the essential social drive
«Musikaren ordenak ordena soziala simulatzen du,
eta haren disonantziek marjinaltasunak adierazten dituzte». – Jacques Attali
Mikrokasete honek jasotzen du tratu txarren biktima batek, bere erasotzailearekin izandako harremanaren unerik okerrenetan berak egindako grabazio gordinen hautaketa bat entzuten duen unea. Grabaziorik mingarrienak aukeratu zituen, erasotzaileak indarkeria psikologikoa eta fisikoa erabiltzen zion bitartean egindakoak. Haietan entzun daiteke erasotzaileak bere gehiegikeriak eta tratu txarrak onartzen dituela eta gero justifikatzen saiatzen dela, biktimari errua botaz. Entzuketa-ariketa hau etxean bakarrik egin zuen, mikrokasete-grabagailuarekin eta hautatutako grabazioak erreproduzitzeko bere soinu-ekipoarekin. Ariketa berak proposatu zuen. Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean argitaratu zen, entzuketa-ariketa baten bidez indarkeriaren aurka ahotsa altxatzen dutenei omenaldia egiteko.
«Azter beza ondo bere burua bortitza den eta errebeldea ez denak». – Ramón Andrés
Oharrak
Bideo hau zati bat besterik ez da. Haren audioa aldatu egin da tartean diren pertsonen anonimotasuna gordetzeko.
Eskerrak
Mila esker berari entzuketa-ariketa honengatik: bere indarra eta ausardia erakusten ditu, bai eta egungo gizarte-sistema indarkeriaren biktimen aurrean zein gor dagoen ere.