HOPELESSNESS
Hamazazpi konposizio musikal, dantzatzen ez diren egoera koreografikoetarako, 2020an argitaratuak ostia (ogi sakramentala) gisa eta album deskargagarri gisa. Bost paper-kolore eta sei zeinu sakratu ezberdin. HOPELESSNESS Legítimo / Rezo lanerako sortu zen, Jone San Martínek, Josh Johnsonek eta William Forsythek asmatutako dantza-piezarako.
2004an, Jone San Martín gonbidatu zuten, beste koreografo eta dantzari batzuekin batera, idazkera koreografikoari buruzko hitzaldi bat ematera Parisko Théâtre de la Villen (Frantzia). William Forsytheren dantza-lanetan idazkera nola erabili galdetu ziotenean, bere azalpena dantzatuz erantzun zuen. Une hartan konturatu zen dantza komunikatzeko eta azaltzeko modurik onena dantzatzea dela. Hitzaldian, gainera, koreografia dantzatzen duten dantzariekin batera desagertzen den material koreografikoaz aritu zen Jone San Martín. Behin dantzatuta, material koreografikoa desagertu egiten da.
Albuma eskatuta soilik deskarga daiteke, posta elektronikoz.
Fitxa teknikoa
Chant I – Prelude
1 – Buddhist Version
2 – Islamic Version
3 – Catholic Version
Chant II – Entr’acte
4 – First Overture
5 – Second Overture
6 – Third Overture
7 – Fourth Overture
8 – Fifth Overture
9 – Sixth Overture
10 – Seventh Overture
11 – Eighth Overture
12 – Ninth Overture
13 – Tenth Overture
Chant III – Interlude
14 – Alma Redemptoris Mater
15 – Untitled
16 – Untitled
Chant IV – Bonus Track
17 – Gure Aita
«Chant II» ISISen komunikabideetarako mezuetatik hautatutako soinu-zatiekin egin zen. «Chant III» eta «Chant IV» piezetan ez zen efekturik erabili, elizaren berezko islapenak baizik.
Kritikak
«Ez dakit zer zen hura guztia, baina izugarri gustatu zitzaidan.» – Frans de Waard, Vital Weekly
Oharrak
«Chant I» hondo-musika gisa entzun behar da. «Chant II» eta «Chant III» ausaz nahastu behar dira entzun bitartean; ez entzun bereiz. «Chant IV» ez da inoiz entzun behar: jo ezazu espazio huts batean.