Я – Archives
The sound of 73 pigs dying

The sound of 73 pigs dying

Hiltegi batean egindako eremu-grabazio gordina.

Mikrofonoak hiltegitik kanpo utzi eta alde egin ondoren, langile bat etorri zen inguru hura garbitzera. Mikrofonoen parean-parean garbitu zuen, baina mikrofonoak metalezko hesi baten beste aldean zeuden. Mikrofonoak begiratu zituen. Gero, lankide batzuk hurbildu ziren, eta hizketan aritu ziren hiltzeko txerriz betetako beste kamioi bat iritsi zen arte. Bat-batean, langile batek esan zuen, barrez: «Berriro hazi dira!». Langileak hiltegira itzuli ziren. Gero, txerri biziz betetako beste kamioi bat iritsi zen, hiltzeko. Denbora pixka bat behar izan zuen kamioiak baskulatik ateratzeko. Kamioilaria musika entzuten ari zen. Geroago, hiltegiko gizon bat hurbildu zitzaidan, zertan ari nintzen eta «beganismoa deritzon sekta garaikide berri» horretakoa ote nintzen galdetzeko. Ondoren, azaldu zidan «txerriek ez dutela batere sufritzen. Entzuten duguna elkartzen direnean gertatu ohi den prozesu baten zatia baino ez da, txerriak gizarte hierarkikoa baitira eta elkarren artean borrokan ari baitira». Gero, grabatzeari uzteko eskatu zidan.

Hiltegi honek 3.500 txerri inguru hiltzen ditu egunean.