Я – Archives
Txingurri

Txingurri

«Iragana ez da inoiz hiltzen. Ez da iragana ere.» – William Faulkner, Requiem for a Nun

Egin nuen lehen soinu-grabazioa ospitale batean izan zen, aita minbiziak jota zegoenean. Arnasa etenka zuen, eta telefonoarekin grabatu nuen lotan zegoela. Bi urte eman genituen elkarrekin minbiziaren aurka borrokan, horietako hilabete asko ospitaleetan. Denbora horretan, ospitaleetako soinuek arreta eman zidaten, batez ere gauez, korridoreak hutsik zeudenean. Horrela hasi nintzen soinu-grabazioak egiten: ospitaleetako makina batzuk grabatu nituen, igogailuak barne. Baina egin nituen grabaziorik garrantzitsuenak berari egindakoak izan ziren. Ezer esan gabe grabatu nuen. Hil eta denbora batera, konturatu nintzen grabatutako haren ahotsak indar handia zuela bera nire oroimenera itzularazteko, haren edozein argazkik baino gehiago. Hil eta urtebetera egin nuen soinu-lan hau, eta berari eskaini nion, haren lan guztiagatik eta bizitzagatik eskerrak emateko. «Txingurri» haren lantokiaren izena zen. Goian bego.