Я – Archives
Untitled 18

Untitled 18

«Untitled # 18» urpeko grabazioekin egindako soinu-konposizioa da. Mediterraneoko kostaldeko eta itsas zabaleko eremu-grabazioak biltzen ditu, izurde listatua bezalako zetazeoak bizi diren uretakoak. Grabazioak biologo batzuek eraikitako hidrofono berezi batzuekin egin ziren; biologo horiek, Bartzelonako Unibertsitatearekin eta Bartzelonako Zooarekin elkarlanean, izurde listatuaren gaueko eta eguneko komunikazioaren arteko aldeak ikertzen dituzte. Piezak datu horiek bilatu eta jasotzeko egindako itsasaldi bateko zatiak biltzen ditu; grabazioak ez daude aldatuta, bata bestearen atzetik jarrita baizik.

Erakusketak

World Forum for Acoustic Ecology Conference, Korfu, Grezia (2011)